XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

12. ARIKETA EBATZIA ENUNTZIATUA Puntu karaktereaz amaitzen den karaktere-sekuentzia bat emanda, konta ezazu zenbat aldiz agertzen den lehenengo hitza.

Sekuentzian letrak eta zuriguneak besterik ez dago.

Oharrak: - Lehenengo hitzaren lehenengo letra, baldin badago, sekuentziaren lehenengo karakterea izan daiteke edo zurigune batzuren atzean ere, etor daiteke.

- Azken hitzaren azken karaktereak, baldin badago, zuriguneak eduki ditzake atzean edo puntua bakarrik.

- Hitzak banatzeko zurigune bat edo gehiago egon daiteke.

EBAZPENA Enuntziatu honetarako algoritmoa asmatzeko, beheranzko eraikuntza izeneko metodologia erabiliko dugu.

Problema batetan erabili behar diren datuak asko edo anizkunak (egituratuak) badira, edo deskribatu behar diren tratamenduak zailak badira, egokia izaten da beheranzko eraikuntza deritzon metodologiaz baliatzea.

Datuekiko edo tratamenduekiko zailtasun handia dagoenean aztergai asko eduki behar da kontutan, eta gainera guztiak batera, hutsak egiteko arriskua handia delarik.

Beheranzko eraikuntzak pausoka edo zatika lortu gura du algoritmoa, problematik azpiproblema batzu atereaz.

Problemaren zati zailak, ondo definitzen dira azpiproblemak bezala, eta problema nagusirako algoritmo osoa eraikita dagoenean, orduan ebatziko dira azpiproblemak.